Nire
ustez, umeek bizitza pozten dute. Derrigorrezko bigarren hezkuntza eta geroko
ikasketa bultzatzea pentsatu nuen, geroago magisteritza ikasteko. ”Laudio
Ikastola” 0 urtetik 18 urtera doan ikastola bat da, hau da, bertan egon ahal
zarela txikitatik heldu bilakatu arte.
Batxilerren
nengoen bitartean Haur Hezkuntzako irakasleak umeekin egoteko laguntza eskatzen
ziguten. Beraz, ni beti prest nengoen laguntza hori emateko eta gutxienez ordu
batez ume txikiekin egoteko, esperientzia berriak ikasteko.
Batzuetan,
jolasak egiten genituen, 3, 4 eta 5 urteko umeekin, guk prestatutako jolasak (dortokaren
jolasa, koloreen jolasa …), beste batzuetan ipuinak kontatu genituen,
musikarekin eta musikarik gabe. Jolasak egiterakoan konturatzen zara umeekin
egoteak nolako poztasuna ematen dizuen eta beraiekin ordu bat bakarrik egotea
oso gutxi dela, gehiago nahi duzula.
Beste
esperientzia oso polita izan nuena da, ikastolak eskaini zigulako, inauterietan
beraiekin mozorrotzearena. Umeak bazkaldu eta gero, klasera joaten ziren
bakoitzak beraien poltsekin, barruan mozorroa zeramatena. Gu laguntzen genien
mozorroa janztera eta gu ere mozorro horretaz jantzi behar ginen, batzuetan indioz, beste
batzuetan joaldunez …
Laudio
Ikastolako jaia antolatzen denean, guri eskatzen digute ea jantokian umeekin
egon ahal garen eta ni, lehen esan dudan bezala prest nago, edozer gauza
umeekin egoteko. Gainera, ume ia guztiak ezagutzen ditugu, aurrekoan jolasak
egitera joan garelako, edo ipuinak kontatzera …. Jantokira joan baino lehen,
beraiekin egoten gara haien aurpegiak margotzen edo ilean “metxak” egiten,
haiei gehien gustatzen zaiena, bai mutila edo neska izan.
Udako
barnetegietara joaten nintzenean, azkeneko kurtsoan 5 urteko umeen kargu jarri
ziguten, eta niri Ibon deitutako batekin egon nintzen. Esan ahal dut 24 orduz
berarekin egon nintzela aste batez. Beraren beldurrak ezagutuz, zerk pozten
zuen jakin nuen … Berak azkeneko egunetan lepoko bat egin zidan eta oraindik
oso ondo gordeta dudana.
Hemen
kontatu ditudan esperientziak, ez dira bakarrak izan eta ez dira azkenak
izango. Karrera honetan sartzeko baino
zeinu txikiak izan dira, hemendik aurrera umeekin izango dudan esperientzia
handitu egingo da eta orain arte bezain pozik mantentzea espero dut.
Ea nola
ikusten dudan nire burua hemendik aurrera? Nire aburuz, esperientzia oso
politak bizi izango ditugu, kasu bereziak izango ditugu, ume bereziak …. Nik
badakit, une batzuetan nire kasiletatik aterako didatela, baina beste
gehienetan oso pozik joango naizela etxera.
Nire
karrerari falta zaiona nire ustez, lehengo mailan praktikak ere edukitzea da.
Karrerari bizia emango lioke eta horrela lortu ahal dena lehengo urtetik zure
karrera gustuko duzun ala ez ziurtatzea.
NEREA SANCHEZ
Irakasle profila (LOEk eta Perreneaudek definitutakoa) kontuan izan beharko duzu gogoetan. Bi parrafo gehitzea besterik ez da
ResponderEliminar