Asteazkenetan,
ordu bat ematen dugu Haur Hezkuntzako umeekin. Nire kasuan, 4 urteko umeekin
lan egiten dut. Patiotik etortzen dira, amantalak jartzen dituzte (gehienak
laguntza gabe) eta klasera sartzen dira gurekin batera. Txokoz antolatuta dago
gure saioa eta umeek denbora finko bat pasatu ondoren txokoz aldatu beharra
dute (txoko bakoitzean Haur Hezkuntzako ikasle bat gaude).
Txoko
bakoitzean 4-5 ume bitartean daude. Eta nire gelan 5 txoko daude guztira ia 25
ume dira.
Gehienetan
jolasak eta eskulanak egiten pasatzen dugu ordua. Jolasei begira,oka, domino,
partxis,...nabarmenak dira. Aldiz, eskulanei begira, atzo adibidez, olentzeroa
margoztu behar izan zuten eta gero gure laguntzarekin moztu. Beste egun batean
hostoak margozku behar izan zituzten eta gelako kortxo batean itzatsi genituen
bakoitza bere izenarekin.
Klase
barruan ikasleen arteko desberdintasunak ageri dira denbora guztian. Batzuk
gustura etortzen dira klasera, beste batzuk deseroso, besteak beldurpean,…
Baina ez da asko lan egin behar haiekin, klasean sozializatzeko.
Oso
tratu ona jaso dugu bai irakasleen eskutik eta bai umeen eskutik. Gainera pasaden
egunean, kaletik nire klaseko ume batekin topo egin nuen eta nitaz oroitu zen.
Hori, oso inportantea eta pozgarria da niretzat.
Konturatu
naiz, ume batek, Aimar, pasaden urtean eskolarizatu egin dela eta asko notatzen
zaio beste umeekin konparatuz.
Gogo
handiekin noa praktiketara. Hasiera batean
ez nintzen apuntatu pentsatzen nuelako oso lio handia zela nire herritik
etortzea, hemen bazkaltzea eta guztiz baina gero errekonpentsa handia da.
Umeek
sentsazio oso onak dira. Eta haiekin egoteak pena merezi duela uste dut. Baina
oso denbora gutxi gaudela haiekin uste dut, hau da, astean ordu bete.
Unibertsitateko
lehenengo urtean beharrezkoak ematen ditut praktika hauek, komenigarriak. Eta
nik behintzat, bigarren lauhilabetekoan errepikatuko nituzke. Oso azkar
pasatzen da haiekin egoten garen ordu betea. Eta edonori gomendatuko nioke esperientzia hau, oso
polita eta interesgarria delako.
EIDER BAJO
Zure eginkizuna argi azaldu beharko zenuke
ResponderEliminar