Ondokoak aztertzea proposatzen ditugu:
1. Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako ikasgaiak?
Autonomia pertsonala: norberaren ezaguera
Adierazpena eta komunikazioa: musika, plastika, gorputza...lantzen dute
Inguruaren ezaguera: mugimendua, psikomotrizitatea, … lantzen dute.
2. Zertan gauzatzen da ikastetxeen autonomia pedagogikoak? Zer esan nahi du halakoak? (8. ,9., 10. Eta 11. Artikuluak)
Zentroak dituzten askatasunak bere programak betetzeko.
Curriculuma: etapa horretarako ezarritako helburuen, gaitasunen, edukien, ebaluazio-irizpideen eta orientabide metodologikoen multzoa da. Erlijio bakoitzeko agintarien egitekoa izango da Erlijioa irakasgaiko konfesio-aukeretako curriculumak zehaztea.
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua: Ikastetxeak egindako hezkuntza aukera eta hark ezarritako jardunbide-ildo nagusiak jasotzen dituen proposamen agiria. Hau da, zentroaren bizitza zuzentzen duen tresna.
Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua: Hizkuntzak irakasteari eta erabiltzeari loturiko alderdi guztien plangintza, ikastetxe bakoitzak bere esparruan gauzatzeko egiten duena. Hau da, ikastetxe bakoitzaren errealitate soziolinguistikotik abiatuta eta hizkuntzaren trataera bateratuan oinarrituta.
Ikastetxearen Curriculum Proiektua: curriculum proiektua ikastetxeetara bideratutako proiektua da, non ikastetxearen beharrak eta egoerak aztertuz proiektu desberdin bat lor daiteke.
3. Eranskinean, 36. orrialdetik aurrera, esku-hartze pedagogikoak segitu beharreko printzipio metodologikoak azaltzen dira. Laburpena egin.
· Haurren parte-hartze aktiboaren alde egiten duen Haur Eskolan askotariko kultura-adierazpenak azaleratzen dira.
· Metodologian adierazten da hezkuntza-jardueraren berri ematen duen eta jarduera hori ze Irakasle-taldeak erabaki beharko du nola heldu irakaste- eta ikaste-prozesuan esku hartzen duten aldagaiei hazten duen erabaki multzoa.
· Irakaskuntza-prozesua ikasle bakoitzaren behar pertsonaletara egokitzeko aukera eman behar dute.
· Gizabanakoak ezagutu nahi duen errealitatera hurbiltzeko prozesu globala da, eta prozesuak emaitza onak izango ditu, aukera ematen badu ezartzen diren harremanak eta eratzen diren esanahiak zabalak eta dibertsifikatuak izan daitezen.
· Ikaskuntza-egoeretan haurren interesek izan behar dute abiapuntu.
· Hezitzaile-taldeak ikasleen interesekin eta beharrekin bat egingo duten ikaskuntza-egoerak proposatu beharko ditu.
· Labur esanda, Haur Eskolan esperientziak elkarrekin trukatzen dira, bizi eta gozatu egiten da, ikasi eta ulertu egiten dira, baldin, haiek, betiere, haurrentzat zentzua eta esanahia badute.
· Haur Hezkuntzan, ekintza da garapen- eta ikaskuntza-prozesuaren ardatza eta eragile nagusia.
· Eskola-giroa: ongizate-, afektu- eta estimulu-eremua familia izaten da atxikimendu-lotura egokiak bermatzen dituena.
· Hezitzaile-taldeak kontuan izan beharko du talde- jardueretako denbora eta banakako jardueretako denbora txandakatu egin behar direla.
· Haur Hezkuntzako ikastetxeak haurrari garapenerako esperientzia-iturri ezin aberatsagoa ematen dio.
· Plangintza didaktikoak kontuan hartu beharko du, era berean, ikasleen aniztasunaren trataera, guztiek beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko aukera izan dezaten.
· Haurren garapenari buruzko datu kualitatiboak eta adierazgarriak eman behar ditu. Orobat, esku-hartze didaktikoa egokitzeko aukera eman behar digu.
· Ebaluatzeko teknika egokiena haurraren behaketa zuzena eta sistematikoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario