Duela 3 aste, Calasanz ikastetxera joan ginen praktika
boluntarioak egitera eta abendura arte bertan egongo gara. Niri tokatu
zaidan klasea, 3 urteko umeekin da, oso jatorrak denak. Baina badaukagu klasean
ume bat, Alex deitutakoa autismo mota bat duena, irakasleak ez digu ze autismo
mota duen esan, baina bai autismoa duela. Ume horrekin kontu handiz ibili behar
da.
Klasean txokoka antolatuta gaude eta asteazkenetan txoko
desberdin batean esertzen gara 3 edo 4 umerekin. Txokoetan hainbat jarduerak egiten
dira, batzuetan puzzleak beste batzuetan tenperarekin margotu, beste batean
amantaleko botoiak kendu eta jartzen ikasten dute …
Badaude umeak, notatzen zaiena besteak baino arinago
egiten dituztela jarduerak. Adibidez, artaziekin marrazki bat mozten ikasi
behar zuten txoko batean egon nintzen, eta bazeuden ume batzuk oso azkar egiten
zutenak eta beste batzuk asko kostatzen zitzaiena, beste jarduera batzuetan ere
gauza bera gertatzen da. Alexi txoko honetan arreta gehiago izan behar nuen,
zeren despisteren bat eta zerbait gertatu ahal da. Badago beste neskato bat,
pixka bat “marimandona” dela eta ez didana kasu handirik egiten, baina beno
kasu horiek kenduta beste umeak oso jatorrak dira.
Baina, oso gustura ari naiz eskola horretan eta
asteazkenak pozez betetzen didatena. Astea hasten denean irrikaz nago
asteazkena heltzea eskola horretara joateko. Asko gustatu zait esperientzia
hau.
NEREA SANCHEZ
Zure eginkizuna hobeto azaldu beharko zenuke
ResponderEliminar