Hasteko,
esan behar dut ez dudala izan ia esperientziarik umeekin. Hain zuzen ere, aurten izan da lehenengo
aldia. Udan zehar gurasoak lanean ari diren bitartean, umeak non uzteko
lekuaren bila daude. Honako puntuan agertzen naiz ni, umeak zaintzeko nire
burua eskaini nuen eta.
Gainera,
uda hasieran nire ametsa posible egiteko giltza jaso nuen, unibertsitatean nahi
dudana ikasteko aukera hain zuzen ere. Horregatik, lehenengo aldia garrantzi
handikoa zen. Nire bizitza laburra oraindik, baina betidanik irakasle ikusi dut
nire burua. Umeentzat irakaslea munduko pertsonarik hoberena da eta eredutzat
hartzen dute. Horretaz aparte, umeen bizitzetan irakasleen papera izugarria da,
haien ezagutzaren lehenengo adreilua jartzen baitute, geroago etxe osoa
eraikitzeko kapazak izateko. Horrela hasi zen nire bidaia. Hasieran, nahiko
urduri nengoen, nire familiako ume txikiena naizenez inoiz izan dut
zaintzailearen papera egiteko aukerarik, betidanik zaindu naute eta. Une
horretan rolak aldatu nituen.
Martina
izeneko, 9 urteko neska azkarra zen momentu horretan nire ardura handiena.
Goiz-goizean altxatu behar nintzen tranbia hartzeko eta gurasoak lanera joan
aurretik, etxera ailegatu behar nuen. Egia esanda, ez zen sekulako trebeziarik behar,
dena oso arrunta zen eta. Egunero gosaria prestatu, ariketa batzuk egin eta
ahal zenean, baita igerilekura joateko aukera geneukan ere. Beraz, oso gustura
egon nintzen eta lehenengo aldia izateko nahiko ondo moldatu nintzen.
Aurten
Calasancio eskolan, umeekin txokoetan ibili naiz. Ordu bateko saioak direnez
gero, ez dut denborarik izan irakasle baten lan guztia ikusteko, baina ideiaren
bat badaukat. Ikusi dudanarekin eta umeekin edukitako erlazioekin oso pozik
nago. Betidanik nahi izan dudan lana, inoiz baino seguruago dut orain. Horretarako
4 urte hauetan nire burua irakasle hoberena egitea espero dut, nire bizitza
badakidalako non igaroko dudan.
ANDREA ALBAREDA
Zure egun arteko esperientzia ondo azaldu duzu; baina, irakasle lanbidearen inguruko gogoetan LOEk eta Perreneaudek definitutako irakasle profila (funtzioak eta konpetentziak) kontuan izan beharko duzu.
ResponderEliminar