Vistas de página en total

miércoles, 12 de diciembre de 2012

IKASKOMUNITATEEN ESPERIENTZIA


Irakaskuntza funtzioan, Haur Hezkuntzako ikasgai batean, Calasancio ikastetxera borondatezko praktikak egiteko aukera eman digute. Sansomendin kokatutako ikastetxea da eta arlo guztietako umeak ikasten dute han. Esan behar dut nire lehenengo esperientzia izan dela umeekin. Inoiz egon naiz ume askoren aurrean eta askoz gutxi ere haien arduraduntzat.
Horretaz aparte, oso gustura egon naiz. Lehenengo egunean, klaseak banatu zizkiguten, niri 3 urteko umeak tokatu zitzaidan. Hurrengo asteazkenean berriz joan nintzen eta egun horretan bertan lehenengo esperientzia izan nuen. Txokoetan banatu genituen umeak eta niri pinaburuak margotzea tokatu zitzaidan nerearekin batera. Oro har, eskulanak egin ditugu. Urtearen momentuarekin erlazionatuta. Udazkenean, zuhaitzen orriak margotzea. Gabonetan aldiz, olentzero irudia kartulinazko zatitxoekin betetzea…
Horrela igaro ditut asteazken guztiak gaur arte. Esfortzuak egitea beharrezkoa izan da niretzat, nire kasuan arratsaldez ikasten dudanez, goizez euskaltegiko klaseak ditut eta asteazkeneko klaseak alde batera utzi behar izan ditut. Baina benetan izugarrizko esperientzia izan da niretzat. Umeekin egoteaz gain irakasleen lanbidea ezagutzeko aukera galanta izan dut.
Umeak oso maitekorrak dira, lehenengo egunetan gehiago kostatzen zitzaidan baina behin umeekin harremanetan jartzerakoan oso erraz eta pozik egin zitzaidan gauzak. Egia da ume batzuekin zailagoa zela, Alex kasu. Autismo mota bat diagnostikatuta zeukan, baina lehenengo egunetan ez nintzen ezta konturatu ere. Andereñoak esan zigutenean harritu nintzen eta.
Bukatzeko oso gustura egon naiz eta irakaslearen lanbidea ezagutzeko aukera bikaina izan da niretzat.
ANDREA ALBAREDA

BORONDATEZKO PRAKTIKAK


Asteazkenetan, ordu bat ematen dugu Haur Hezkuntzako umeekin. Nire kasuan, 4 urteko umeekin lan egiten dut. Patiotik etortzen dira, amantalak jartzen dituzte (gehienak laguntza gabe) eta klasera sartzen dira gurekin batera. Txokoz antolatuta dago gure saioa eta umeek denbora finko bat pasatu ondoren txokoz aldatu beharra dute (txoko bakoitzean Haur Hezkuntzako ikasle bat gaude).

Txoko bakoitzean 4-5 ume bitartean daude. Eta nire gelan 5 txoko daude guztira ia 25 ume dira.


Gehienetan jolasak eta eskulanak egiten pasatzen dugu ordua. Jolasei begira,oka, domino, partxis,...nabarmenak dira. Aldiz, eskulanei begira, atzo adibidez, olentzeroa margoztu behar izan zuten eta gero gure laguntzarekin moztu. Beste egun batean hostoak margozku behar izan zituzten eta gelako kortxo batean itzatsi genituen bakoitza bere izenarekin.

Klase barruan ikasleen arteko desberdintasunak ageri dira denbora guztian. Batzuk gustura etortzen dira klasera, beste batzuk deseroso, besteak beldurpean,… Baina ez da asko lan egin behar haiekin, klasean sozializatzeko.

Oso tratu ona jaso dugu bai irakasleen eskutik eta bai umeen eskutik. Gainera pasaden egunean, kaletik nire klaseko ume batekin topo egin nuen eta nitaz oroitu zen. Hori, oso inportantea eta pozgarria da niretzat.

Konturatu naiz, ume batek, Aimar, pasaden urtean eskolarizatu egin dela eta asko notatzen zaio beste umeekin konparatuz.
Gogo handiekin noa praktiketara. Hasiera batean  ez nintzen apuntatu pentsatzen nuelako oso lio handia zela nire herritik etortzea, hemen bazkaltzea eta guztiz baina gero errekonpentsa handia da.

Umeek sentsazio oso onak dira. Eta haiekin egoteak pena merezi duela uste dut. Baina oso denbora gutxi gaudela haiekin uste dut, hau da, astean ordu bete.

Unibertsitateko lehenengo urtean beharrezkoak ematen ditut praktika hauek, komenigarriak. Eta nik behintzat, bigarren lauhilabetekoan errepikatuko nituzke. Oso azkar pasatzen da haiekin egoten garen ordu betea. Eta edonori  gomendatuko nioke esperientzia hau, oso polita eta interesgarria delako.
EIDER BAJO

viernes, 7 de diciembre de 2012

CALASANCIOko ikastexean egindako praktika boluntarioak


Duela 3 aste, Calasanz ikastetxera joan ginen praktika boluntarioak egitera  eta  abendura arte bertan egongo gara. Niri tokatu zaidan klasea, 3 urteko umeekin da, oso jatorrak denak. Baina badaukagu klasean ume bat, Alex deitutakoa autismo mota bat duena, irakasleak ez digu ze autismo mota duen esan, baina bai autismoa duela. Ume horrekin kontu handiz ibili behar da.
Klasean txokoka antolatuta gaude eta asteazkenetan txoko desberdin batean esertzen gara 3 edo 4 umerekin. Txokoetan hainbat jarduerak egiten dira, batzuetan puzzleak beste batzuetan tenperarekin margotu, beste batean amantaleko botoiak kendu eta jartzen ikasten dute …
Badaude umeak, notatzen zaiena besteak baino arinago egiten dituztela jarduerak. Adibidez, artaziekin marrazki bat mozten ikasi behar zuten txoko batean egon nintzen, eta bazeuden ume batzuk oso azkar egiten zutenak eta beste batzuk asko kostatzen zitzaiena, beste jarduera batzuetan ere gauza bera gertatzen da. Alexi txoko honetan arreta gehiago izan behar nuen, zeren despisteren bat eta zerbait gertatu ahal da. Badago beste neskato bat, pixka bat “marimandona” dela eta ez didana kasu handirik egiten, baina beno kasu horiek kenduta beste umeak oso jatorrak dira.
Baina, oso gustura ari naiz eskola horretan eta asteazkenak pozez betetzen didatena. Astea hasten denean irrikaz nago asteazkena heltzea eskola horretara joateko. Asko gustatu zait esperientzia hau.  
 NEREA SANCHEZ

Nola ikusten du bere burua?


Nire ustez, umeek bizitza pozten dute. Derrigorrezko bigarren hezkuntza eta geroko ikasketa bultzatzea pentsatu nuen, geroago magisteritza ikasteko. ”Laudio Ikastola” 0 urtetik 18 urtera doan ikastola bat da, hau da, bertan egon ahal zarela txikitatik heldu bilakatu arte.
Batxilerren nengoen bitartean Haur Hezkuntzako irakasleak umeekin egoteko laguntza eskatzen ziguten. Beraz, ni beti prest nengoen laguntza hori emateko eta gutxienez ordu batez ume txikiekin egoteko, esperientzia berriak ikasteko.
Batzuetan, jolasak egiten genituen, 3, 4 eta 5 urteko umeekin, guk prestatutako jolasak (dortokaren jolasa, koloreen jolasa …), beste batzuetan ipuinak kontatu genituen, musikarekin eta musikarik gabe. Jolasak egiterakoan konturatzen zara umeekin egoteak nolako poztasuna ematen dizuen eta beraiekin ordu bat bakarrik egotea oso gutxi dela, gehiago nahi duzula.
Beste esperientzia oso polita izan nuena da, ikastolak eskaini zigulako, inauterietan beraiekin mozorrotzearena. Umeak bazkaldu eta gero, klasera joaten ziren bakoitzak beraien poltsekin, barruan mozorroa zeramatena. Gu laguntzen genien mozorroa janztera eta gu ere mozorro horretaz  jantzi behar ginen, batzuetan indioz, beste batzuetan joaldunez …
Laudio Ikastolako jaia antolatzen denean, guri eskatzen digute ea jantokian umeekin egon ahal garen eta ni, lehen esan dudan bezala prest nago, edozer gauza umeekin egoteko. Gainera, ume ia guztiak ezagutzen ditugu, aurrekoan jolasak egitera joan garelako, edo ipuinak kontatzera …. Jantokira joan baino lehen, beraiekin egoten gara haien aurpegiak margotzen edo ilean “metxak” egiten, haiei gehien gustatzen zaiena, bai mutila edo neska izan.
Udako barnetegietara joaten nintzenean, azkeneko kurtsoan 5 urteko umeen kargu jarri ziguten, eta niri Ibon deitutako batekin egon nintzen. Esan ahal dut 24 orduz berarekin egon nintzela aste batez. Beraren beldurrak ezagutuz, zerk pozten zuen jakin nuen … Berak azkeneko egunetan lepoko bat egin zidan eta oraindik oso ondo gordeta dudana.
Hemen kontatu ditudan esperientziak, ez dira bakarrak izan eta ez dira azkenak izango.  Karrera honetan sartzeko baino zeinu txikiak izan dira, hemendik aurrera umeekin izango dudan esperientzia handitu egingo da eta orain arte bezain pozik mantentzea espero dut.
Ea nola ikusten dudan nire burua hemendik aurrera? Nire aburuz, esperientzia oso politak bizi izango ditugu, kasu bereziak izango ditugu, ume bereziak …. Nik badakit, une batzuetan nire kasiletatik aterako didatela, baina beste gehienetan oso pozik joango naizela etxera.
Nire karrerari falta zaiona nire ustez, lehengo mailan praktikak ere edukitzea da. Karrerari bizia emango lioke eta horrela lortu ahal dena lehengo urtetik zure karrera gustuko duzun ala ez ziurtatzea. 
NEREA SANCHEZ

miércoles, 28 de noviembre de 2012

elkarrizketa: guraso eta irakasle


I:Egunon
G:Kaixo, zer moduz?
I:Dena ondo, beti bezala eta zu?
G:Ondo, baina zergatik deitu didazu?
I:Zurekin berba egitea garrantzitsua iruditu zaidalako. Esan nizun bezala zure semea  klaseko dinamika jarraitzeko zailtasunak ditu eta ariketa arruntetan asko kostatzen zaiola ageria da.
G:Nire ustez, etxeko gauzekin laguntzen dit eta bere etxeko lanak, hau da margotzea eta letren eta zenbakien ikurrak desberdintzea, erraz egiten ditu ezta?
I:ez dut esan nahi zure umea ez dituela pausoak ondo ematen, baina egia da asko kostatuko badiola bezala dirudiela. Eta horrek eragiten du bere klasearekiko atzerapena.
G:Ah bai? Bada ez nekien ezer, kontuan hartu behar duzu lanarekin ia ez dugula denborarik bere gainean egoteko.
I: Hori arazoa izan daiteke, zuen lana umearen atzerapena eragiten du eta horregatik arreta jarri beharko zenukete zuen umeari laguntza eskainiz.
G:Esatea nahiko erraza da, baina praktikara eramatea… zuk ez duzu praktikan jarri behar eta!Etxera dirua ekartzea derrigorrezkoa da! Zer egin dezaket?
I:barkatu, ez nuen esan nahi lana uztea ezinbestekoa denik, baina irakasleak ezin dugu guztiaz arduratu, zuen papera beharrezkoa baita hezkuntza sisteman.
G:Horretan bi nagoela adoz, baina zer egin dezaket?
I: Aisialdia zure semearekin igarotzea proposatuko nizuke eta berarekin ariketak egiten dituen bitartean egotea lagunduko lioke.
G: Bale, eta horrekin uzte duzu gauzak hobetuko direla?
I: Aldaketak onak izatea espero dut. Gurasoen kolaborazioa oso garrantzitsua baita guretzat. Agur bero bat
G: Arratsalde on! Hurrengora arte.
ANDREA ALBAREDA
MAIDER CANTABRANA

A:Kaixo arrastion!
G:Bai kaixo arrastion zuri ere.
A:Zure semeari buruz hitz egiteko deitu dizuet.
G:Zer gertatzen zaio? Garrantzitsua da?
A: Zuen semea oso ondo moldatzen da klasean nahiz eskolan, orokorrean nahiko gai da. Baina  gauzak egin dezan, bere gainean egon behar gara, batzuetan 3 bider errepikatu behar zaizkio gauzak.
G:Azkenaldi honetan etxean arraro zamar egon da,  gure kontra agertuz.
A: Eta  beste arazoren bat izan duzue?
G: Bai, beitu, pasaden astean parkera joan ginen. Bertan bere lagun hoberena zegoen orduan gu berarengana joateko esan genion eta bera keinu baten bidez ezetz esan zigun, guk erantzun hori ulertu gabe. Bera bakarrik joan zen jolastera eta  etxera joateko ordua ailegatu zenean, ez zigun obeditu eta behin eta berriz errepikatu behar izan genion.
A: Nire ustez, helduei entzuteko eta obeditzeko arazoak ditu eta konpondu beharreko gauza da, bai guk eta bai zuek. Bere jarreragatik klaseko giroa ez batere ona.
G: Ba bai,  lehen esan dugun moduan, gure kontra dago, oso desobediente eta ez dakigu zer egin berarekin. Guk  ere zurekin hitz egiteko gogoa geneukan.
A: Ez da bakarrik  hori, jolas ordua heltzen denean ez du gogo handirik bere lagunekin jolasteko eta bakarrik egon nahi du edo berak nahi duena betetzen duenarekin egon. Horrexegatik hainbat errieta  izan ditu.
G:Guk gure partez, egin dezakeguna zera da: berarekin hitz egin jakiteko ze arazo dituen eta beste umeekin jolastu behar duela esan behar diogu, enfrentamendurik egon gabe. Gainera, ere esan behar diogu, bera ez dela erregea, bere hitza ez duela erreinatzen.
A: Zuen funtzioa askoz handiagoa da, eta oso garrantzitsua. Nolakoa da zuen harremana?
G: Azken denboraldian oso urrutia, bere aitaeta biok lanean ari gara denbora guztian eta ez dugu ia denborarik berarekin egoteko. Horrexegatik, pentsatzen genuen arazoa bakarrik etxekoa zela.
A: Eta ez da izango zuen dibortzioagatik orain kasu handirik egiten ez diozuela?
G: Ez dut uste..
A: Zuek, familian jolasak eta irteerak egitea komenigarria da. Berak eroso sentitzeko eta harreman hori hobetzen bada, konfiantza lortuko da. Horrek klasean ere giro hobeago bat egotea lortuko zen.
G: Saiatuko gara arazo hau konpontzen, nik oporreko hartu gabeko egun batzuk ditut eta hartzeko ordua ailegatu dela uste dut. Asteburu honetan,  mendira joatea proposatuko dut, gainera mendia oso gustuko du.
 EIDER BAJO
NEREA SANCHEZ

NOLA IKUSTEN DUT NIRE BURUA?


Hasteko, esan behar dut ez dudala izan ia esperientziarik umeekin.  Hain zuzen ere, aurten izan da lehenengo aldia. Udan zehar gurasoak lanean ari diren bitartean, umeak non uzteko lekuaren bila daude. Honako puntuan agertzen naiz ni, umeak zaintzeko nire burua eskaini nuen eta.

Gainera, uda hasieran nire ametsa posible egiteko giltza jaso nuen, unibertsitatean nahi dudana ikasteko aukera hain zuzen ere. Horregatik, lehenengo aldia garrantzi handikoa zen. Nire bizitza laburra oraindik, baina betidanik irakasle ikusi dut nire burua. Umeentzat irakaslea munduko pertsonarik hoberena da eta eredutzat hartzen dute. Horretaz aparte, umeen bizitzetan irakasleen papera izugarria da, haien ezagutzaren lehenengo adreilua jartzen baitute, geroago etxe osoa eraikitzeko kapazak izateko. Horrela hasi zen nire bidaia. Hasieran, nahiko urduri nengoen, nire familiako ume txikiena naizenez inoiz izan dut zaintzailearen papera egiteko aukerarik, betidanik zaindu naute eta. Une horretan rolak aldatu nituen.

Martina izeneko, 9 urteko neska azkarra zen momentu horretan nire ardura handiena. Goiz-goizean altxatu behar nintzen tranbia hartzeko eta gurasoak lanera joan aurretik, etxera ailegatu behar nuen. Egia esanda, ez zen sekulako trebeziarik behar, dena oso arrunta zen eta. Egunero gosaria prestatu, ariketa batzuk egin eta ahal zenean, baita igerilekura joateko aukera geneukan ere. Beraz, oso gustura egon nintzen eta lehenengo aldia izateko nahiko ondo moldatu nintzen.

Aurten Calasancio eskolan, umeekin txokoetan ibili naiz. Ordu bateko saioak direnez gero, ez dut denborarik izan irakasle baten lan guztia ikusteko, baina ideiaren bat badaukat. Ikusi dudanarekin eta umeekin edukitako erlazioekin oso pozik nago. Betidanik nahi izan dudan lana, inoiz baino seguruago dut orain. Horretarako 4 urte hauetan nire burua irakasle hoberena egitea espero dut, nire bizitza badakidalako non igaroko dudan.

ANDREA ALBAREDA

jueves, 22 de noviembre de 2012

IRAKASLE LANBIDE AURREAN NOLA IKUSTEN DUT NEURE BURUA?



Hasteko, esan beharra dago ez daukala esperientzia handirik, batxilergoa eta selektibitatea gainditu ondoren hemen sartu naizelako. Horren arrazoi nagusia, umeak gustuko ditudala da. Haiekin harremanetan egotean, gogoratzen nahiz momentu horietan, non piruleta soil batekin  zoriontsu zinen. Baita gogoratzen nahiz pelikula edo istorio batekin ikasten genuenean konturatu gabe. Garai hartan, gustuko ez ziren gauzak edota  zailtasunak aurkitzen genituenean gelditu ahal ginen oso erraz, adibidez ¡Ez du balio, tranpa!
Nire aburuz, umeek sentsazio oso on bat dira, dena errazago egiten digute horrexegatik bizitza bizi dezaten eta gaindi dezaten lagundu behar diegu. Eta haiekin egoteak, deskonexio prozesu bat da sortzen da kanpoko munduarekin.
Baina garrantzitsuena da, gradu honek dakarren ikasketei aurre egingo dudala. Nik lagundu nahi diet , irakatsi nahi diet  eta haiek sinestea denok aukera bat dugula bizitza honetan. Umeen gurasoekiko bilerak, lan taldea bultzatzea, ikasteko gogoak bultzatzea, teknologia berriak erabiltzea... Irakasle izateak ez du esan nahi agindu osoa  daukazula edota erregea zarela eta ikasleen gainetik zaudela, irakasle izatea garapena erraztea da, haiek oinarritzea. Nik badakit etorkizunean ez ditudala koadernoak zuzenduko eta ez naiz idazmahai batean atzean eseriko, irakastea, ikastea delako.


Irakasle moduan hainbat funtzio garrantzitsu daude eta haiek gainditu behar ditut, eta denborarekin horiek betetzen kapaz izan behar naiz. Hala nola; umeen gurasoekiko bilerak.
Nik, lehengusu nagusia nahiz eta bai udako oporretan bai Gaboneko oporretan lehengusuen zaintza adjudikatu didate.Ez dut inoiz deseroso egin lan hau, arratsalde askotan 2-3 lehengusu batera izan ditut. Pazientzia asko daukat, gehiegi batzuentzat. Baina asko kostatzen zait ume bati zigor bat jartzea. Nire beste ezaugarri bat da, gauzak ez ditudala atzean usten eta egunerokoan lan egiten dudala eta irakasle izateko behintzat oso garrantzitsua da.
Hortaz aparte, nire herriko gazteok hilean behin umeentzako jolasak edota irteerak prestatzen ditugu. Eta bertan parte hartzen dut. Euria egitekotan kultur etxeko gela batzuk usten dizkigute eta eguraldi ona egitekotan, parkean elkartzen gara. Bertan adin askotako umeak etortzen dira eta nik txikiekin ibiltzen naiz, gusturago sentitzen naizelako.
 Etorkizunari begira, psikomotrizitatean indartu nahi ditut nire ikasketak, heziketa, terapia bat delako.  Baina ez da bakarrik terapia egiteko lan tresna bat, baizik eta arazoak lantzeko bidea izateaz aparte, haurraren eboluzioa bideratzeko  eta hezitzeko bidea ere da. Eta gorputzaren mugimenduan eta lengoaia adierazpenean oinarritzen da.

Eider Bajo

miércoles, 3 de octubre de 2012

Haur Hezkuntzaren egunerokoa

Ondokoak aztertzea proposatzen ditugu:
1.   Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako ikasgaiak?
Autonomia pertsonala: norberaren ezaguera
Adierazpena eta komunikazioa: musika, plastika, gorputza...lantzen dute
Inguruaren ezaguera: mugimendua, psikomotrizitatea, … lantzen dute.
2.   Zertan gauzatzen da ikastetxeen autonomia pedagogikoak? Zer esan nahi du halakoak? (8. ,9., 10. Eta 11. Artikuluak)

Zentroak dituzten askatasunak bere programak betetzeko.
Curriculuma: etapa horretarako ezarritako helburuen, gai­tasunen, edukien, ebaluazio-irizpideen eta orientabide metodologikoen multzoa  da. Erlijio bakoitzeko agintarien egitekoa izango da Erlijioa irakasgaiko konfesio-aukeretako curriculumak zehaztea.


Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua: Ikastetxeak egindako hezkuntza aukera eta hark ezarritako jardunbide-ildo nagusiak jasotzen dituen proposamen agiria. Hau da, zentroaren bizitza zuzentzen duen tresna.

Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua: Hizkuntzak irakasteari eta erabiltzeari loturiko alderdi guztien plangintza, ikastetxe bakoitzak bere esparruan gauzatzeko egiten duena. Hau da, ikastetxe bakoitzaren errealitate soziolinguistikotik abiatuta eta hizkuntzaren trataera bateratuan oinarrituta.

Ikastetxearen Curriculum Proiek­tua:  curriculum proiektua ikastetxeetara bideratutako proiektua da, non ikastetxearen beharrak eta egoerak aztertuz proiektu desberdin bat lor daiteke.



3.   Eranskinean, 36. orrialdetik aurrera, esku-hartze pedagogikoak segitu beharreko printzipio metodologikoak azaltzen dira. Laburpena egin.


·         Haurren parte-hartze aktiboaren alde egiten duen Haur Eskolan askotariko kultura-adierazpenak azalera­tzen dira.

·         Metodologian adierazten da hezkuntza-jardueraren berri ematen duen eta jarduera hori ze Irakasle-taldeak erabaki beharko du nola heldu ira­kaste- eta ikaste-prozesuan esku hartzen duten aldagaiei hazten duen erabaki multzoa.

·         Irakaskuntza-prozesua ikasle bakoitzaren behar pertso­naletara egokitzeko aukera eman behar dute.

·         Gizabanakoak ezagutu nahi duen erre­alitatera hurbiltzeko prozesu globala da, eta prozesuak emaitza onak izango ditu, aukera ematen badu ezartzen diren harremanak eta eratzen diren esanahiak zabalak eta dibertsifikatuak izan daitezen.

·         Ikaskuntza-egoeretan haurren interesek izan behar dute abiapuntu.

·         Hezitzaile-taldeak ikasleen interesekin eta beharrekin bat egingo duten ikaskuntza-egoerak proposatu beharko ditu.

·         Labur esanda, Haur Eskolan esperientziak elkarrekin trukatzen dira, bizi eta gozatu egiten da, ikasi eta ulertu egiten dira, baldin, haiek, betiere, haurrentzat zentzua eta esanahia badute.

·         Haur Hezkuntzan, ekin­tza da garapen- eta ikaskuntza-prozesuaren ardatza eta eragile nagusia.

·         Eskola-giroa: ongizate-, afektu- eta estimulu-ere­mua familia izaten da atxikimendu-lotura egoki­ak bermatzen dituena.

·         Hezitzaile-taldeak kontuan izan beharko du talde- jardueretako denbora eta banakako jardueretako denbora txandakatu egin behar direla.

·         Haur Hezkuntzako ikastetxeak haurrari garapene­rako esperientzia-iturri ezin aberatsagoa ematen dio.

·         Plangin­tza didaktikoak kontuan hartu beharko du, era berean, ikasleen aniztasunaren trataera, guztiek beren gaitasu­nak ahalik eta gehien garatzeko aukera izan dezaten.

·         Haurren garapenari buruzko datu kualitatiboak eta adierazgarriak eman behar ditu. Oro­bat, esku-hartze didaktikoa egokitzeko aukera eman behar digu.

·         Ebaluatzeko teknika egokiena haurraren behaketa zuzena eta sistematikoa da.



martes, 25 de septiembre de 2012

HAUR ESKOLAK: HAUR ZAINTZAILEAK ALA HEZITZAILEAK?




Egoera hau ikusita segidakoon iritziak jaso ditugu: Gipuzkoako Haur Eskolen Koordinakundea, Eskoriatzako Irakasle Eskolako Nerea Alzolak hezkuntza ikuspegia landu du eta Adarra Pedagogia Taldeak eta Haur Eskolen ezarpena nola ari den gauzatzen aztertu dute.
GIPUZKOAKO HAUR ESKOLEN KOORDINAKUNDEA.
Koordinakundeko Haur Eskolak (beste proiektu asko bezala) gizartean zegoen hutsune garrantzitsu bati erantzuteko jaio ziren, hainbat ekimen herrikoiei esker.

Hasierako helburua egoera sozialari lotua agertzen bazen ere, berehala iritsi ginen beste aldarrikapen honetara: «Haur Eskolak haurren eskolak dira» eta haur txikien heziketa eskubideak babestu beharko zukeen Hezkuntza Lege baten beharrean aurkitzen ginenez, hori bideratzera (Estatu mailako Koordinakundean integraturik) zuzendu genituen gure aspaldiko ahaleginak, gaur egun, LOGSE legean gauzatu dena maila handi batean.

Eredu egoki bat finkatzea izan zen abiapuntua. Haurtzaindegi ezaugarriak utzi eta heziketa zentzuan gehiago murgiltzeko, nola ezkondu familia eta haurraren beharrak proiektu bakar batean, proiektu hori, gainera, haurraren heziketarako proiektu bat izateko.

Helburua lortu dugula uste dugu. Gure haur txikien beharrei egoki erantzuten dion eredu baten jarraitzaileak garela esan dezakegu.

Administrazioak egin ditu gauzak. Hor ditugu 2 urteko gelak baimenduta, horretarako legeak ezartzen dituen zikloak puskatzen baditu ere.

Kalitatearen aldetik, bestalde, atzerakada nabarmena antzematen da. Eskola sareen konpetentziaren ondorioz, eskaintza izugarri zabaldu da eta haurren eskolak haurren kontura konpetitiboak bihurtzen ari direla ikusten ari gara, kasu gehienetan gurasoengan soilik pentsatutako eskaintza osagarriak egiten direlarik. Nork babestu behar ditu haurren eskubideak? Familian hezitzeko eskubideak, esaterako? Edota, indibidualitatea bizitzeko eskubidea?

LOGSE legeak ireki dizkigun espektatibak zurrunbilo batean sartu gaitu asko eta asko, eta denbora beharko da berriro taxuzko koordenatu batzuetan mugitzeko. Administrazioa momentuz ikuspuntu egozentriko batean sartua dago, berea besterik ikusten ez duela, bere eskuhartze edota eskuhartze-ezaren ondorioz gertatzen edo gertatzeko arriskuan dagoenari jaramonik egin gabe. Urtetako Haur Eskolak ixten badira, noren ardura izango da? Diputazioak ez direla bereak dio, Hezkuntzak, berriz, inoiz ez direla bereak izan.
ESKORIATZAKO IRAKASLE ESKOLA.
Eskola honen izenean Nerea Alzolak segidako ikuspuntua azaldu du: Euskal Herrian bizitzeak alderdi askotan pribilegiatuak eta aberatsak garela sentiarazten digu. Toki askotan elikatzeko eskubidea zapalduta eta ukatuta dagoela jakinda, ia larritasuna ematen digu intimitaterako eskubidea erreibindikatzeak.

Rawls-ek zera diosku eta oso interesgarritzat jotzen dugu autore honen teoria: «Hezkuntzarako baliabideak ez dira produkzio-ahalmen gisa errenditu dezaketenaren arabera bakarrik banatuko nahitaez, baizik eta hiritarren bizitza pertsonala eta soziala, baita behartsuenena ere, aberasten duten bitarteko gisa duten balioa ere kontuan hartuta. Gizarteak aurrera egiten duen heinean, iritzi horrek gero eta garrantzi handiagoa hartzen du».

Dirudienez, hezkuntza komunitateak —zentzurik zabalenean hartuta— adostasun batzuk lortu ditu eta Brunerrenak moduko proposamenak nahikoa onartuta eta integratuta daude, gutxienez teorian.

Gizakia "homo docens" gisa eta ez "homo sapiens" gisa ulertzeko, kontuan izan behar da kulturaren forma eta tresnak erabiltzea eta menperatzea ez dela adimen handiagoaren kontua, baizik eta korapilatsuagoa dela, hain zuzen ere, gizakiok egoera mentalak subjetiboki konpartitzeko ditugun aukerekin zerikusia duen zerbait. Horri esker, hots, besteak eskaintzen digun laguntza eta gidari esker, hezkuntza eta, azken buruan, inguratzen gaituen munduaren eraikuntza bidegarria da.

Horrela bada, trukaketa eta elkarreragin soziala funtsezkoa dira humanizaziorako. Aldamioak emateak hauxe esan nahi du: eraikuntza interaktiboaren prozesuari hurrengo mailara segurtasunez mugitzea ahalbidetuko dioten euskarriak sortzea.

Halaber, badakigu gizarte eta kultur aldaketek duela urte batzuetakoa ez bezalako bizimodua dakarkietela haurrei. Gaur egun haurtzaroari arreta egokia eskaintzeko behar-beharrezkoa da gure gizartean garapen-inguru oso zainduak eta seguruak izatea.

Haur Hezkuntza ez da gurasoek lan egiten dutelako seme-alabei ezin erantzun ahal izatearen ondorio gisa ulertu behar. Hala berean, hezkuntza ez da gure gizartearen luxu bat, nahiz eta beste egoerekin konparatuz horrela dirudien, ezta gurasoek beren erantzukizunei uko egitea ere, haurrek beren bizitza eta garapena eremu bermatu eta komenigarrian bizitzeko duten eskubidea baizik. Interesatzen zaiguna zera da: haurra bizi deneko hezkuntza-eremuak, bere garapen integrala sustatuko duen inguru fisiko eta afektibo egokia eskaini behar dio.

Haur Eskolak gai izan behar du haurrek hartzen dituzten ekarpen ezberdinak jasotzeko; haurraren eta kulturaren artean bitartekari izan behar du, eta aldi berean, haurrei kultura-sortzaile izaten lagundu.

LOGSEk definitzen duenez, Haur Hezkuntza hezkuntza sistemaren etapa bat da. Beraz, ez da gero eskolaratzen denerako prestakuntza, ondo zaindu behar den haurraren hezkuntzako une garrantzitsua baizik, inbertsio pertsonal eta sozial handia baita. Hau da, Haur Hezkuntzak haur guztien eskura egongo den zerbitzua izan behar du eta honako ezaugarriak izan behar ditu: haurraren eta familiaren beharrei egokituta egotea, haurren garapena sustatzea eta interes eta behar guztiei erantzutea.

Oinarri-oinarrizkoa iruditzen zaigu Haur Hezkuntza haur guztien eskubidea dela berriro aldarrikatzea.

Haurrak zaintzeko era batzuek ez dute errespetatzen haurren eskubide hori.

Haur guztiek dute hezkuntzarako eskubidea, baina kalitatezko hezkuntzarako, jakina. Zenbat eta txikiagoak diren, orduan eta hezkuntza kalitate handiagoa behar dute. Eta familia inguruan zenbat eta gabezia handiagoak izan, orduan eta gehiago zor die gizarteak.
ADARRA PEDAGOGI ERAKUNDEA.
Bilboko Haur Hezkuntza lantaldeak 2 urteko haurren eskolaratze prozesuari buruz oraindik alderdi batzuk argitu barik daudenaren ustez honako ikuspegia azaldu du.

Baina non daude eskolaratze honen emaitzak? Zein da Hezkuntza Sailaren asmoa? Non daude ikuskaritzak egindako datu bilketaren ondorioak? Nolako etorkizuna ikusten dute Haur Eskolen Koordinakundekoek?

Pilota guztiak ez ditugu Administrazioaren teilatura bota behar eta irakasleon arduren hausnarketa eta eztabaida errazteko idatzi dugu artikulutxo hau.
LEHENENGO ZIKLOAREN KOKAPENA.
LOGSEk etapa hezitzaile bezala definitzen du Haur Hezkuntza, hau da, 0-6 urte bitarteko etapa. Etapa hau bi ziklo ezberdinetan banatuta dago; alde batetik, 0-3 zikloa eta bestetik, 3-6 zikloa.

Euskal Autonomia Erkidegoan bigarren zikloa, gutxi gorabehera azken hamabost urtetan eskoletan zabalduta badago ere, lehenengo zikloaren egoera zeharo berezia izan da.

0-3 ziklorako erantzukizuna titularitate ezberdinen menpe egon da eta egoera honek ezaugarri ezberdinak izan ditu Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan. Honela, haur eskola pribatuak, publikoa, kooperatibak eta BBK aurrezki kutxakoak aurkitzen ditugu gaur egun herri ezberdinetan.

0-3 urteko haurren eskolatzea % 21,7 bazen 1993an, gaur egun % 85 bi urteko haur eskoletan daude. Bizkaian bakarrik, sare publikoan noski, 200 gela inguru zabaldu dira azken urteetan. Datu honek ez luke negatiboa izan behar, baina egoera honen helburua, marko normatiboa eta ondorioak argi ikusten ez ditugunez, kezkatuta gaude.

Bestetik, egoera hau gure Autonomia Erkidegoan baino ez da zabaldu, eta emandako arrazoien artean batzuk aipa ditzakegu: jaiotze tasaren jaitsiera, sareen arteko norgehiagoka, irakasleen lanpostuak mantentzeko saioa, eskolaren etorkizuna ziurtatzeko asmoa, herrian edo auzoan haur eskolarik ez egotea (bistan dago ez dela beti egia izan).

Lehenengo eta behin, zera salatu behar da: zikloaren izaera apurtu egin dela zikloari osotasunean ez zaiolako erantzunik ematen. Bestalde, lehendik funtzionamenduan dagoen 0-3 Haur Eskolen sarea ez da jaso gizarteak eskatzen duen zerbitzua ongi eskaini eta landu arren. Ez zaio hezkuntzan sartzeko aukerarik eman oraindik, alderantziz, konpetentzia zorrotza ezarri baizik


Fuente: http://www.argia.com/